XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gauza garbia zera da: gauden egoeran, batek sinesten duela eta besteak ez duela sinesten gizarte honetan.

Biolentziaren alde dagoena, alde dago, sinestuta dagoelako, egungo egoerak ez gauzatu eta ez biderik ematen duela gauzatzeko, gizarteaz berak duen kontzeptua.

Biolentziaren kontrarioa kontrarioaz dago sinestuta: honentzat, edo gauzaturik daude jadanik bere helburuak, edo eta emanik daude behintzat bideak eta baldintzak haiek gauzatzeko.

Goazen lehenengo biolentziaren etsai demokratarekin: sisteman sinesten duena da, gutxienez haren posibilitateetan.

Zein sentido du horren biolentziaren kondenak?.

Sistema batek, sisteman sinets dadila, behar du (ez derrigor arrazoiketaz, edo apenas behintzat).

Sistemaren barruan, biolentziaren aurka predikatzea, sisteman sinesmena predikatzea da.

Zenbat ahulagoa sinesmena (dudagarriagoa legitimitatea: nolatan da demokratikoa polizia hori? Edo Fraga? etab.), gogorrago predikatu beharko da.

Honek berdin balio izaten du, praxian eta terreno politikoan, biolentziaren kondena hori Eliza katolikoak egin, Gobernuak, prentsa independenteak ala Gortearen teologoek.

Eta honekin ez da esaten, kondena guztiok politikoki berdin baloratzea dagoenik, are gutxiago moralki; baina soil-soilik, kondena guztiek politikoki sistemaren alde jokatzen dutela.

Fedeak eta arrazoiketak Biolentziaren arazoa egungo egoeran guztiz konplikatzen duena, izaten da, ez bakarrik atzo biolentzia txalotzen (edo praktikatzen) zuten demokratak orain batera etortzea hura beti kondenatu izan duten faxistekin, ezpada ezkutuan geratzen dela [a] zein fedetatik egiten diren haren gaitz eta onerizpenak, eta [b] zein arrazoiketa moduz arrazoituko litzatekeen, demokratikoa suposatu nahi dugun fede horretatik, razionalki, biolentzia konkretu baten on zein gaitzeritzi beharra.

(Gerra justuaren baldintza razionalak).

Biolentziari buruz kasik predikatu bakarrik egiten bait da (biolentzia guztiak, edonondik datorrela...), ez arrazoitu.